Badakizkizu euskara lantzeko baliabide hauek?

30 de enero, 2019

Euskara ikasteko gero eta aitzaki gutxiago daukate oraindik ez dakitenek. Sareak modu asko eskaintzen dizkigu gure euskara maila hobetzeko edo euskaraz lotsarik gabe aritzeko. Izan ere, teknologia berriek gure hizkuntza ikasteko modu pila bat ekarri digute, euskara egongelako jezarlekutik altxatu gabe ere ikasteko edo hobetzeko.

Interneten bidezko teknologia berri hauek aukera ugari eskaintzen dizkigu honetarako. Gaur aukera haietako bi aztertuko ditugu. Alde batetik, YouTuben dagoen ‘Euskara Satorra’ izeneko kanala eta, beste batetik, Mintzanet proiektua.

‘Euskara Satorra’ kanala

YouTube kanal honek duela bi urte sortu zen eta bere helburua da euskara irakastea bideo tematikoen bidez. Esate baterako, bideo batean patata tortillaren prestaketa agertzen da euskaraz, edo beste batean nola eskatu kafe bat -ez dirudien arren, euskaraz eskatzea pentsatzen duguna baino zailagoa izan daiteke-, jaietako txosnetara joateko erabil dezakegun euskara… Honela, hainbat testuingururen bidez, gure euskera hobetuz joateko, bai euskara ikasleak izanik, bai euskara ikasten hasiberriak, baita euskara modu autodidaktiko batean ikasi nahiago dutenentzat ere Bideo guztiak daude azpititulurik edo gaztelaniazko itzulpena dakarte baitan.

Euskara Satorra kanalean pertsonaia famatuek izandako euskararekiko esperientzia ere eskaintzen da. Halako batean, ‘La casa de papel’ teleserie famatuan parte hartu duen Itziar Ituñok kontatzen digu nola eta zergatik hasi zen euskara ikasten, eta bere esperientzia osoa euskararen inguruan:

Mintzanet proiektua

Mintzanet proiektuak eskaintzen du berbalagun bat euskara praktikatzeko etxetik mugitu gabe. Beharrezko guztia ordenagailu, tablet edo mugikorra da. Mintzanet delako honetan bi partaide daude beti: Bidelaria eta bidelaguna. Bidelaria da euskara ikasten ari den persona eta berbalaguna eskatzen dueña; bidelaguna, bere partez, persona euskalduna da. Ez dauka irakaslea zertan izan behar, baizik eta bere helburua, didaktikoa ez izanik, lotsa galtzea eta azkartasuna irabaztea den.

Normalean, Mintzanet proiektuan parte hartzaileek asteko ordu erdiko elkarrizketetan dihardute eta bertan parte hartzea guztiz doakoa da.

Baliabide bi hauek gure euskara etengabe hobetzeko edo euskara ikasten hasteko lehen pausoa emateko dira baliagarriak. Euskarari ekiteko jadanik aitzakirik ez dagoenez, ausartzen zara euskararekin?

Comparte!