Centro Fernandon ikasi nuen: Irati eta Lydia, Centro Fernandoko irakasleak

Centro Fernandon ikasi nuen: Irati eta Lydia, Centro Fernandoko irakasleak

“Etengabe trebatzen gara, ikasleak trebeak izan daitezen”

Irati de la Fuentek eta Lydia Hernandezek Centro Fernandon ikasi zuten eta irakasten dute. Oso gustuko dute ile-apainketa, eta ikasketak bukatu zituztenean, ile-apaintzaile izatea erabaki zuten, eta ile-apainketako prestakuntzan oso espezializatuta zegoen talde baten bila zebiltzala iritsi ziren gure zentrora. Eta Ile-apainketa eta Kosmetikako Erdi-mailako zikloa egin zuten, urte batzuk barru ikasgela berberetara itzuliko zirelako susmorik izan gabe: oraingo horretan, irakasle izatera.

Gaur egun, haiek irakasten dizkiete ikasleei lanbidearen sekretu guztiak, haiek azpimarratzen dute teknika hobetzeak duen garrantzia eta haiek jakinarazten diete ikasleei lan-mundua (irakasletza barne): “Oso ona da ikasleentzat haien egoera berberean egon garela jakin dezaten, ulertu egiten ditugula eta, gainera, ile-apainketan dauden hautabideez jabetzen dira” adierazten du Lydiak.

Irakasle bezala, zentroak goi-mailako prestakuntza emateko egiten duen ahalegina aintzat hartzen dute. “Gehien baloratzen ditudan gauzetako bat da beti azken modan gaudela, etengabe eguneratzen ari garela, irakaskuntzan (guri gehien dagokiguna) ez ezik, teknologian, ekipamenduan eta instalazioetan ere” dio Iratik.

Biek lehen pertsonan bizi dute nola ekiten zaion zentrotik berrikuntzari, ekintzailetzari, IKTei, eta Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketan jartzen dituen gainerako ildoei. Lydiaren hitzetan: “Proiektu askotan gaude murgilduta, eta, gaitasun teknikoak ez ezik, zeharkako gaitasunak ere lantzen ditugu, hala nola, egoten jakitea, talde-lana, garaiz iristea … hots, Eusko Jaurlaritzak jartzen digun eredua lantzen dugu”.

Beren esperientzia bideo honetan kontatzen digute.

“Nos formamos continuamente para que el alumnado sea de lo más competente”

Irati de la Fuente y Lydia Hernández han experimentado las dos facetas de estudiar y dar clase en Centro Fernando. Apasionadas de la peluquería, cuando acabaron sus estudios decidieron dedicarse a esta profesión y llegaron a nuestro centro buscando el equipo más especializadas en formación de peluquería. Aquí realizaron el Ciclo de Grado Medio de Peluquería y Cosmética Capilar, sin sospechar que al cabo de unos años volverían a las aulas, esta vez como profesoras.

Ahora son ellas las que enseñan al alumnado todos los secretos de la profesión, insisten en la importancia de perfeccionar la técnica y les hacen conscientes del amplio mundo laboral, que incluye el campo de la docencia: “Es muy positivo para los alumnos, ellos saben que hemos estado en su misma situación y que les entendemos, y además ven las diferentes alternativas que se les presentan en el mundo de la peluquería” afirma Lydia.

Como profesoras, aprecian en toda su dimensión el esfuerzo que realiza el centro para ofrecer una formación de alto nivel. “Una de las cosas que más valoro es que siempre estamos a la última y actualizándonos… pero no sólo en la enseñanza, que es lo que más nos compete, sino que también en tecnología, en el equipamiento y en las instalaciones” señala Irati.

Ambas viven en primera persona cómo se aborda desde el centro la innovación, nuevas metodologías en el aula, el emprendizaje, las TICs, y el resto de directrices que marca Gobierno Vasco para la Formación Profesional; como dice Lydia: “Estamos sumergidas en muchos proyectos y además de trabajar las diferentes competencias técnicas, también abordamos las competencias transversales, como el saber estar, el trabajo en equipo, la puntualidad… al final, es trabajar el modelo que el Gobierno Vasco nos marca”.

Nos cuentan su experiencia en este vídeo.

formacion_centro_fernando_002

formacion_centro_fernando_003

formacion_centro_fernando_004

formacion_centro_fernando_005