“Errazagoa da atzerrian lan egitea ile-apaintzailea bazara beste profesional bat bazara baino”

“Errazagoa da atzerrian lan egitea ile-apaintzailea bazara beste profesional bat bazara baino”

Zigor Miota, Ile-apainketa eta Estetika irakaslea

Zigor Miota profesional osoaren adibidea da; jardunbide oparia du irudi pertsonalaren munduan eta, hainbat urtez, atzerrian ile-apaintzaile gailen bi hauekin lan egin du gainera: Tony and Guyekin Irlandan eta Michael Wolfekin Australian.

Duela 20 urte baino gehiago hasi zuen karrera, Centro Fernandon, non Erdi Mailako Zikloa ikasi zuen. “Oso garai ona izan zen. Asko ikasi nuen, eta oinarri bikaina lortu nuen. Horri esker, primeran moldatzeko gai izan nintzen”, dio. Lehenengo lana lortzen lagundu zioten, baita lehenengo urratsak ematen ere. “Bigarren urtean, apaindegi batean lan egiten hasi nintzen, Zentroaren eskutik. Hastapen haietan, Elorriokoa izanda eta Bilbo ezagutu gabe, oso lagungarri gertatu zitzaidan han hastea”.

Hainbat urtez lan egin ondoren, karreran aldaketa handia egitea erabaki zuen eta ingelesa ikasten hasi zen. Horrela, bigarren lanbide-etapa hasi eta nazioarteko mailan lan egiten hasi zen: hiru urtez, Irlandan eta hiru urtez, Australian. “Lanbidean hazi nahi nuen, ile-apainketako teknikari moduan”. Eta lortu egin zuen: ile-apaintzaile gailenekin lan egin zuen eta goi-mailako ile-apainketan jardun zuen. “Beste mundu bat ezagutu nuen, modakoa, show-etakoa, txapelketa gailenetakoa …”, esaten digu. Ile-apaintzailea izanik, oso erraza gertatu zaio atzerrian lan egitea, “ile-apaintzaileoi gaur egun emigratzen ari diren lizentziadun batzuei baino askoz errazago gertatzen zaigu. Gainera, herrialde anglosaxoietan ile-apaintzaileak aintzat hartzen dira”.

Etxeratu zenean, ezagutza eta baliabide guzti horiek izanda, prestakuntza osatzea erabaki zuen, irakaskuntzan jarduteko. Gaur egun, emaitza bikainak eman dizkioten balore guzti horiek irakatsi nahi dizkie ikasleei.

Hori guztia bideo honetan kontatzen digu.

Zigor Miota, Profesor de Peluquería y Estética

Zigor Miota es un ejemplo de profesional completo, con una amplia trayectoria en el mundo de la imagen personal, incluyendo varios años trabajando a nivel internacional con dos grandes de la profesión, como Tony and Guy en Irlanda y Michael Wolf en Austraia.

Su carrera comenzó hace más de 20 años en Centro Fernando, donde estudió el Ciclo de Grado Medio. “Fue una época muy buena, en la que aprendí mucho y salí con buena base, lo que me permitió desenvolverme muy bien” comenta. Le ayudaron a acceder a su primer trabajo y a dar los primeros pasos en la profesión. “El segundo año empecé a trabajar en un salón a través del Centro. En ese primer inicio, además siendo de Elorrio y sin conocer Bilbao, fue de gran ayuda empezar allí.”

Después de varios años trabajando decidió dar un salto en su carrera y aprender inglés, abriendo una segunda etapa profesional trabajando a nivel internacional, 3 años en Irlanda y otros 3 en Australia. “Quería crecer en lo profesional, como técnico de peluquería”. Y vaya si lo hizo, trabajando con importantes peluqueros y accediendo a la peluquería de primer nivel. “Conocí otro mundo, el de la moda, los shows, los grandes campeonatos…” nos comenta. Siendo peluquero le ha resultado fácil trabajar en el extranjero “como peluquero es fácil, mucho más fácil que algunos licenciados que están emigrando hoy en día. Además, en los países Anglosajones, el peluquero esta muy bien valorado”.

A su vuelta, con todo ese bagaje, decidió completar su formación y dedicarse a la docencia. Actualmente pretende inculcar a su alumnado estos valores que le han dado tan buen resultado.

Nos lo cuenta en este vídeo.

zigor_miota_001