Eskola Hiztun Bila

10 de octubre, 2018

Gure irakasgunean euskararen normalkuntza programarekin jarraituz, atzo, urriak 9, Gasteizen antolatu zen Eskola Hiztun Bila jardunaldian parte hartu genuen. Bertan Euskal Herri guztitik etorritako eskola, ikastola, Lanbide Heziketa irakasgune eta abar batu ginen, guztiok gure ingurumenean euskara normalizatzeko asmoa izanik. Gasteizeko Europa Jauregian ospatu zen jardunaldia, eta hurrengo argazkian ikusi ahal denez, 200 pertsona baino gehiago batu ginen bertan.

Jardunaldia bi zati nagusitan banatu zen. Lehenik eta behin hitzaldi ezberdinak entzuteko aukera izan genuen. Lehenengo Pere Mayans (Cap del Servei d’Immersió i Acolliment Lingüístics. Dpt d’Ensenyament. Generalitat de Catalunya) izan zen. Perek Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua eraikitzeko lanetan Irakasleen esku hartzeari buruz hitz egin zigun, baita Kataluniako normalkuntza programari buruz.

Geroago Lorea Gorostiagak (HNAT, Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala) bere lanpostuan EUSLE metodologia zelan esarri den eta honek ekarri dituen ondorioak azaldu zigun.

Bestetik Karmele Tubillak (HNAT, Gurutzeta- Barakaldoko Salestarren ikastetxea) normalkuntza proiektua sortzerakoan klaustro guztiaren laguntzaren garrantziari buruz hitz egin zuen, bere esperientzia gurekin banatuz.

Azkenik Olatz Bengoetxea eta Josune Zabalak (Irakasleen prestatzaileak, Soziolinguistika Klusterra)  ahozko komunikazioa irakasteari buruz idatzi duten gidaliburua aurkeztu ziguten.

Jardunaldiaren bigarren eta azkenengo zatian taldeka hurrengoko puntuak eztabaidatu genituen:

  • Batetik, irakasleok hizkuntza gaitasuna, kalitatezko eredua bermatu (  ). Eta, bestetik, irakasleok erabiltzaile eta erabileraren eragile.
  • Irakasleok ikasleen motibazioa eta hizkuntza jarrerak lantzen.
  • Irakasleok HN lanak bere gain hartzen eta HN egituran parte hartzen.

Jardunaldi honek normalkuntza programan dugun ezaguera sakondu ahal izateko balio izan digu eta beste irakasle askorekin gure ikuspuntuak eta teknikak elkar banatzeko.

Hurrengo arte!

Comparte!