EUSKARALDIAREN ARRAKASTA CENTRO FERNANDON

EUSKARALDIAREN ARRAKASTA CENTRO FERNANDON

Euskaraldiak iraun duen 11 egunak amaitu dira jadanik, eta Centro Fernandoko langileok esan ahal dugu ariketa sozial hau itzelezko arrakasta izan duela gure irakas-gunean. Centro Fernandoko langile guztiak orain dela pare bat aste gure izena eman genuen #ahobizi edota #belarriprest bezala, eta 11 egunetan zehar hartutako rolari gogor eutsi diogu.

 

Normalkuntza lortzeko lanean

Denok dakizuen bezala, Centro Fernando gure irakas-gunean euskara #normalizatzeko lanena ari gara, Ulibarri programako partaide bezala eta gutxika-gutxika euskara gure eguneroko lanean sustatuz. Irakas-guneko hainbat esparrutan euskara normalizatzeko lanean gabiltza: jendeari begira dauden kartel guztiak elebidunez jartzen ditugu, bidaltzen ditugun zirkular guztiak ere elebidunez idazten ditugu eta eguneroko erabiltzen ditugun dokumentu eta txantiloiak itzultzen ari gara.

Pasa den urtetik Centro Fernandoko langile guztiok gurean euskara normalizatzeko konpromezua hartu dugu, eta hori lortzeko emango ditugun pausu guztien berri emango dizuegu.

 

Eutsi euskarari eta hurrengorarte!