Gizonezkoen estetika berria

Gizonezkoen estetika berria

Gizonezkoen osasuna eta estetika jorratzen ditu Men’s Health aldizkariak egin duen ikerketak. Horren arabera, tripa handia izateak kezkatzen ditu gizonak. 0 eta 10 arteko eskala batean, 7,3ko kezka daukate. Ardura hori antzekoa da adin-tarte guztietan.

Buruko ilea galtzea da gizonezkoen bigarren ardura-iturria. Aurreko eskala berean 5,6ko mailara iritsi da; kasu honetan, gazteek daukate kezka handiagoa. Hirugarren postuan dago aurpegiko larruazala zaintzea. Hori dela-eta, azkeneko urteetan gero eta kosmetiko gehiago erosten dituzte gizonezkoek.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 350 milioi euro gastatu ziren estetika-kontuetan 2017an; Nafarroan, berriz, 83 milioi. Gizonezkoek eta emakumeek zenbat gastatu zuten ez du txostenak argitzen. Beste ikerketa batzuek diotenez, kopuru horiek gero eta gertuago daude. Dena den, oraingo estetika-joerak nolakoak diren ez da azaltzen estatistika horretan.

Mencía Garcillán-ek Marketing y cosmética liburuan jaso zuenez, gizonak XX. mendeko 90eko hamarkadan hasi ziren azala zaintzeko produktu kosmetikoak erosten. Garcillánen aburuz, “gizonezkoen edertasuna gero eta gehiago da saltzaileen jomuga. Enpresa askok emakumeentzat soilik egiten zituzten produktuak. Orain, enpresa horiek gizonak ere bezero gisa ikusten dituzte”. Produktu horiek, batez ere, krema hidratatzaileak eta zahartzearen aurkakoak dira, baina betiko produktuen artean ere igoera izan da.

 

Kolonia eta lurrinak

Gizonek aspaldi luzean erabili dituzte koloniak eta lurrinak. Hala ere, gero eta gehiago jartzen dute soinean; askoren ustez, gehiegi. Ameriketako Estatu Batuetan egindako ikerketa baten emaitzak kezkagarriak dira. Emakumeen % 83k uste du gizonek perfume gehiegi erabiltzen dutela, batez ere mutil gazteek. Horretarako arrazoiak bi dira. Batetik, gazte hauek uste dute horrela egun osoan iraungo duela usain onak; bestetik, izerdiaren usain txarra estali nahi dute.

Bizarra boladan berriro

Lurrinak eta perfumeak aspalditik erabili izan dituzte gizonezkoek. Hala ere, aurpegiko ileak ere lotzen ditu gizona eta estetika. Bizar osoa, kokospekoa, bibotea, patillak… Asko dira aukerak, eta moda ugariren mende daude. Azken bizpahiru urteotan, boladan dago bizar luzea eramatea.

Duela gutxira arte, bizar osoak XX. mendeko 70eko eta 80ko hamarkadetako oroitzapenak ekartzen zituen Hego Euskal Herrian. Gaur egun, berriro ohiko bihurtu da gazteen aurpegiak ilez estalita ikustea. Mendebaldeko herrialdeetan zabaltzen ari da ohitura, eta horrek murriztu ditu Gillette enpresaren etekinak, enpresa horrek, batez ere, bizarra egiteko produktuak saltzen ditu eta.

Hala eta guztiz ere, beste batzuk dirua irabazten ari dira moda berriarekin. Batetik, kosmetika-enpresak hasi dira saltzen bizarraren gainean jartzen diren kremak. Bestetik, ile-apaindegietan gero eta gehiago ematen ari dira bizarra zaintzeko zein txukuntzeko zerbitzua.

Centro Fernandon gizonezko ileapaindegitzarako kurtso bat eskaintzen dugu, eta gero eta interés gehiago esnatzen ari du.  Gure web orrian honi buruzko informazio gehiago aurkitu ahal izango duzu.