HIZKELAN: Heldu Euskarari Lanean

17 de octubre, 2018

Heziketa munduan datuak oso argi daude. Ume txiki denek euskaraz hasten dituzte beraien ikasketak, baina urteak aurrera joan ahala kontua aldatuz joaten da. Hala ere badaude beraien ikasketak bukaeraraino euskaraz burutzen dituztenak, eta orduan? Lan mundua etapa berri bat bezala azaltzen da eta aldaketa izugarriak bizi dituzte gazteek arlo guztietan.

Zer gertatzen da orduan hizkun-tzarekin? Galdera horri erantzuteko atso lanbide heziketako, enpresen eta administrazioetako hainbat ordezkari batu ginen Iurretan Hizkelan jardunaldian parte hartzeko.

Hizkelan jardunaldia Elgoibarko IMH institutuan sortutako proiektu baten ondorioa da. Handik Lanekin erakundea sortu zen eta elkarte hau antolatze lanetan aritu da aurten ere.

Hona hemen atsoko ekitaldiaren egitaraua:

09:30

Hasierako agurra:Tomas Maguregi Unamunzaga,  Iurreta LHIIko zuzendaria

Nikolas Sagarzazu Alzua,  Lanbide Heziketako Sailburuordetzko Plangintza eta Antolaketa zuzendaria

Ainitze Blanco Etxaleku,  LANEKI Elkarteko presidentea

Josune Zabala Alberdi,  Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

10:00 Solasaldi laburrak: Euskara harrera prozesuan, estrategietan eta praktikan
  Moderatzailea: Maite Lopez

–          Harrera-plan eredua liburuaren aurkezpena.  Euskaragileak. Iker Salaberria Urkizu, Kontseiluko Ildoen koordinatzailea.

–          ”Talde lanean, euskara indar-gunea”.  Ermuko Manahmana enpresako Maialen Oregi eta Aitor Gisasola bideratzaileak.

–          Ikasleekin esperientzia Penaskal Coop., Markina,

11:45 Hitzaldia: “Lanean euskarak gero eta presentzia gehiago izateko estrategiak”
  Eduardo Apodaka (EHU) Jendaurrean Erabili proiektuaren zuzendaria eta Asier Basurto Arruti, Soziolinguistika Klusterreko partaidea, lan eremuan euskara txertatzeko estrategiak.
12:05 Mahaingurua:  “Lanean eta LHn ere, nola ez ba,  euskaraz”
  Moderatzailea, Patxi Baztarrika

Itziar Muniategi  Askondo, Ekin-Bizkargi autoak, Gerente lanetan.

Beñat Abasolo, Gaursa autoak, harreragilea.

Zigor Akarregi Urkidi, Fabrikazio Mekanikako Produkzioaren Programazioa zikloko Lea Artibaiko ikasle ohia

Oskar Gisasola, UNI Eibar-Ermua ikastetxeko zuzendaria. EusMintzodromoa Lanbide Heziketan.

Iratxe Goikoetxea, Errota Fundazioaren arduraduna: eusGara, euskara Arratiako enpresetan biziberritzeko egitasmoa

12:45 Binakako saioa
  Euskaraldia Lanbide Heziketan: Ander Uriarte, Zornotza LHIIko HNTa

Zerbitzuak eta baliabideak euskaraz Kepa Altube Eraña, jakinbai.eus webguneko kudeatzailea (Bizkeus ekimena / Hiztegi kolaboratiboa / Ikasmaterialak / Hizkelan 2019)

13:15 Aitortzak
13:30 Ekitaldiaren amaiera: Lorea Bilbao Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua.

Atsoko ekitaldiaren ondorio bezala esan ahal dugu euskara laneko munduan oraindik ez duela bere lekua aurkitu eta enpresek, administrazioak eta irakas-guneak hori lortzeko elkarrekin lan egin behar dugula. Centro Fernandotik helburu hori lortzeko lanean jarraitzeko asmoa dugu, etorkizun ez oso urrun batean goian planteatu diren erronka guztiak lortu ahal izateko.

Hurrengo arte!

Comparte!