Zer dira Normalkuntza eta Ulibarri Programa?

9 de octubre, 2018

Aurten eta pasa den urtean zehar hainbat berri iralurri ahal izan dituzue Centro Fernando-k Normalkuntza eta Ulibarri Programan egiten ari diren jarduerei buruz, baina, zer dira Normalkuntza eta Ulibarri Programa? Zeintzuk dira haien helburuak? Zertarako balio dute gure irakas gunean eta zelako eragina dute gure ikasle eta irakasleengan?

Hona hemen azalpen labur bat:

Normalizazioaren helburua erabilera hedatzea da. Hori hezkuntza, politika eta kulturaren bitartez ematen den berrantolaketa prozesua da. Erabileraren hedapena honako lau xede hauek jorratuz egiten da:

  1. Hiztun kopurua haztea.
  2. Erabileraren maiztasuna handitzea.
  3. Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
  4. Hizkuntza minorizatuaren presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera-arau adostuak indarrean jartzea.

Normalizazio xedeak elkarri lotu eta elkarren menpeko diren bi prozesu hartzen ditu bere baitan:

  • Hizkuntzaren estandarizazioa, kodifikazioa, normatibizazioa eta abar. Hau da, hizkuntzaren egitura behar sozial berrietara egokitzen lagunduko duen alderdi linguistiko kulturala.
  • Hizkuntzari dagokion estatusa. Prozesu soziopolitikoa: erabilera handitzea helburu duen izaera politikodun ekimen multzoa.

Aipatutako xede horien lorpenean eragile asko hartu behar dira kontuan. Hala ere, eta hezkuntzari dagokionean, eskola eragile garrantzitsua da. Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria da. Ziurrenik, dugun egoeran, normalizaziorako elementurik trinkoenetakoa.

Horretarako, aintzat hartu behar dira eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak… Horien adostasuna bilatuz, orain arte landutakoa finkatuz, helburu lorgarriak jarriz, urratsez urrats aurrera egitea dagokio eskolari.

Eskolaren ahalegin horri laguntzea, baliabideak eskaintzea eta eskolen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea du helburu Ulibarri Programak.

Centro Fernandotik helburu hauek lortzeko lanean jarraituko dugu eta zuek jakinaren gainean jartzen.

Hurrengorarte!

 

Resultado de imagen de normalkuntza

Comparte!