“Errazagoa da atzerrian lan egitea ile-apaintzailea bazara beste profesional bat bazara baino”

12 de mayo, 2017

“Errazagoa da atzerrian lan egitea ile-apaintzailea bazara beste profesional bat bazara baino”

Zigor Miota, Ile-apainketa eta Estetika irakaslea

Zigor Miota profesional osoaren adibidea da; jardunbide oparia du irudi pertsonalaren munduan eta, hainbat urtez, atzerrian ile-apaintzaile gailen bi hauekin lan egin du gainera: Tony and Guyekin Irlandan eta Michael Wolfekin  Australian.

Duela 20 urte baino gehiago hasi zuen karrera, Centro Fernandon, non Erdi Mailako Zikloa ikasi zuen. “Oso garai ona izan zen. Asko ikasi nuen, eta oinarri bikaina lortu nuen. Horri esker, primeran moldatzeko gai izan nintzen”, dio. Lehenengo lana lortzen lagundu zioten, baita lehenengo urratsak ematen ere. “Bigarren urtean, apaindegi batean lan egiten hasi nintzen, Zentroaren eskutik. Hastapen haietan, Elorriokoa izanda eta Bilbo ezagutu gabe, oso lagungarri gertatu zitzaidan han hastea”.

Hainbat urtez lan egin ondoren, karreran aldaketa handia egitea erabaki zuen eta ingelesa ikasten hasi zen. Horrela, bigarren lanbide-etapa hasi eta nazioarteko mailan lan egiten hasi zen: hiru urtez, Irlandan eta hiru urtez, Australian. “Lanbidean hazi nahi nuen, ile-apainketako teknikari moduan”. Eta lortu egin zuen: ile-apaintzaile gailenekin lan egin zuen eta goi-mailako ile-apainketan jardun zuen. “Beste mundu bat ezagutu nuen, modakoa, show-etakoa, txapelketa gailenetakoa …”, esaten digu. Ile-apaintzailea izanik, oso erraza gertatu zaio atzerrian lan egitea, “ile-apaintzaileoi gaur egun emigratzen ari diren lizentziadun batzuei baino askoz errazago gertatzen zaigu. Gainera, herrialde anglosaxoietan ile-apaintzaileak aintzat hartzen dira”.

Etxeratu zenean, ezagutza eta baliabide guzti  horiek izanda, prestakuntza osatzea erabaki zuen, irakaskuntzan jarduteko. Gaur egun, emaitza bikainak eman dizkioten balore guzti horiek irakatsi nahi dizkie ikasleei.

Hori guztia bideo honetan kontatzen digu:

Elkarrizketa.

Entrevista.

Comparte!