Euskadiko Lanbide Heziketa, eredugarri

14 de noviembre, 2018

Azkenengo urteotan Euskadiko Lanbide Heziketak gero eta ospe handiagohartu du nazioartean, Europako beste hainbat herrientzat gure lane egiteko modua eredugarri bihurtuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak  azaldu duenez, «Euskadiko hezkuntza-sistemaren barneko lanbide-heziketa funtsezkoa izan da enpresa-lehiakortasuna eta pertsonen enplegagarritasuna areagotzeko. Hala ere, ekonomian, enpresetan eta enpleguan hautemandako oraingo eta geroko aldaketak eta premiak direla medio, eta hazkunde jasangarri iraunkorra bermatzeko, Lanbide Heziketa halabeharrez eraldatu behar izan da. Aldaketa horien guztien oinarria da Euskadiko IV. Lanbide Heziketako plana. Bultzada handia jaso du horrek gobernu-kontseiluak Lanbide Heziketaren euskal Legearen proiektua Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzea onartu duenez».

Hurrengo bideoan Euskadiko Lanbide Heziketa munduan bakarra eta eredugarri bihurtzen dituen hainbat ezaugarri ezagutzeko aukera izango duzue:

 

Hezkuntza Sistema pribilegiatu eta bakar honen parte izateko aukera ditugunok harro sentitu beharko ginateke, baita ere ulertu, denon esfortzuarekin Euskadiko Lanbide Heziketak jarraitzen duen bikaintasunaren parte garela.

Hurrengorarte!

Comparte!