“Gizonezkoen ile-apainketan onena zelako joan nintzen Zentrora”

8 de mayo, 2017

“Gizonezkoen ile-apainketan onena zelako joan nintzen Zentrora”

Jesús Mari Laka, Ulemotx ile-apaindegiaren jabea (Markina-Xemein)

Jesús Marirentzat, ile-apainketa bokazio berankorra izan da, eta lan-bizitzan bigarren aukera eman dio. Langabezian geratu zenean, helduaro betean, etorkizuna berriz bideratzea erabaki zuen, eta gizonezkoen ile-apaindegi bat jarri zuen bere jaioterrian, Markina-Xemeinen. Orain dela urte bete baino gehiago dago Peluquería Ulemotx ile-apaindegiaren buru bezala (Zeharkalea 8, T. 946 16 64 82), eta lokalari bere ukitua eman dio: “Athleticen, Rock and Rollen eta abarren argazkiez apaindu dut, nire zaletasunak islatu nahi izan ditudalako, hots, nire nolakotasuna. Jende guztiak ezagutzen nau.”

Centro de Peluquería Fernando izan da lanbide-bizitza berrira sartzeko giltza. “Gizonezkoen ile-apainketan hori gomendatu zidatelako joan nintzen bertara, eta eman behar nituen urrats guztietan gidatu ninduten”, esaten du. Jakintzagai berri batean sakontzea ez da batera erraza, horregatik funtsezko gertatu zitzaion irakasleen laguntza; “batez ere, hasieran, emakumezkoen ile-apainketan, zeren eta oso galduta bainengoen”. Praktikak lagungarri gertatu zitzaizkion ile-apaindegi baten dinamikan azkar sartzeko, “landutako eta ikasitakoarekin nire burua prestatuta sentitzen nuen”, dio.

Negozioan daraman denboraldian, bezeroak leial bihurtu ditu eta pozik dago. Hori bai, “duela urte batzuk norbaitek esan banindu ile-apaintzailea izango nintzela, zoratuta zegoela esango niokeen”, baina bizitzak buelta asko ematen du.

Bideo honetan kontatuko digu bere istorioa.

Comparte!